Garapen Profesionala

Osakidetza: Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Euskara ikasi nahi duten Osakidetzako langileek jada eman dezakete izena IVAPek eskaintzen dituen ikastaroetan.

2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko izena emateko epea zabaldu da

Euskara ikasi nahi duten Osakidetzako langileek jada eman dezakete izena IVAPek eskaintzen dituen ikastaroetan.

2025-2026 ikasturteko deialdi nagusian hurrengoak dira aukerak:

  1. Lanorduetan 2 orduko ikastaroak eta C2 prestatzekoak (urritik ekainera), eta 5 orduko trinkoak eta lauhileko barnetegiak (urritik otsailera) eskainiko dira; berritasun nagusia hilabeteko barnetegiak egiteko aukera izango da, urrian, azaroan edo urtarrilean. Eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 18a izango da.
  2. Lanorduz kanpo aurrez aurreko ikastaroak eta autoikaskuntzakoak egiteko aukera izango da, urritik ekainera; ikastaro hauetan izena emateko azken eguna, aldiz, maiatzaren 30a izango da.

Deialdia Osakidetzako langileentzat zuzenduta dago, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta 2025eko urtarrilaren 1etik ikastaroetarako eskaerak egiteko epea bukatu arte zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egon badira.

Gainera,  bitarteko langileen kasuan, egiturako lanpostu batean nahiz behin-behineko lanpostuan egon, ebazpena EHAAn argitaratu aurreko 12 hilabeteetan Osakidetzan guztira 6 hilabetetik gora lan egin behar izan dute.

Espezialitatea egiten ari diren egoiliarren kasuan, aldiz, ikastaroak egin ahal izango dituzte, euren prestakuntza-urtea edozein dela ere.

Deialdiei buruzko informazio osoa Intranet korporatiboaren Euskara atalean dago, baita eskaerak aurkezteko aukera ere.