Estatuko Kongresua SATSEren organo gorena da, eta Estatutuetan jasotzen diren eskubide osoko kideek osatzen dute.
Lau urtean behin biltzen da, eta honako eginkizun hauek ditu, besteak beste:
Sindikatuaren politika orokorraren eta antolaketaren ildoak finkatzea, bai eta ekintza sindikalaren eta politika ekonomikoaren oinarrizko ildoak ere.
Batzar Nagusiaren, Estatuko Batzorde Betearazlearen eta Sindikatuko gainerako organoen ekintzak kontrolatzea, sindikatuaren helburuak eta printzipioak betetzen direla zaintzeko.
Sindikatuaren estatutuak aldatzea.
- Erakundeko presidentea hautatzea.
- Estatutuetan aurreikusten ez diren eta beharrezkotzat jotzen diren organoak sortzea, egoki iritzitako funtzioak emanez.