Probintzia-batzarra probintziako afiliatu guztiek osatzen dute, deialdia egiten den unean kuota sindikalak ordainduta badituzte.
Ohiko deialdia urtean behin egingo da, lehenengo lauhilekoan.
Batzarraren eginkizunen artean honako hauek daude:
Probintziako Batzorde Betearazlearen eta Probintziako Idazkaritzaren kudeaketa kontrolatzea.
Probintziako ekintza sindikaleko programa finkatzea, Estatuko Kongresuak edo Batzar Nagusiak onartutako jarraibide orokorrekin bat etorriz.
Sindikatuko organo hierarkikoki gorenei helarazi beharreko proposamenak onartzea.
Kudeaketa ekonomikoaren txostena onartzea.
Indarrean dauden Estatutuetan aurreikusitakoa betetzea eta betearaztea, baita hierarkian gorago dauden Sindikatuen erabakiak ere.