Prentsa oharrak

Lana

SATSE Euskadik osasun-arloko erasoen aurkako inplikazio handiagoa eskatu

Erasoren baten biktima izan diren 300 profesional baino gehiago artatu eta aholkatu dira 2023an, Erizainen Sindikatuak duen zerbitzuaren bidez

Erizainen Sindikatuak salatu du ez dagoela osasun-arloko profesionalen aurkako erasoekin amaitzeko administrazio publiko eta osasun-enpresa pribatu guztiek elkarrekin lan egitea bermatuko duen jarduera-esparrurik. 

"Ez dago sentsibilitate nahikorik osasun-langileen aurkako erasoen aurrean modu irmoagoan jokatzeko". SATSEk planteatzen du erasoei aurrea hartzeko ordezkari bat eta indarkeria-ekintzen erregistro bat sortzea, bai eta erizainei bereziki eragiten dien arazo bati buruzko behatoki bat abian jartzea ere, pazientearekin eta haren senideekin duten harreman estuagatik. 

"Ez dago sentsibilitate nahikorik osasun-langileen aurkako erasoen aurrean modu irmoagoan jokatzeko".

24 ordu/365 egun 

Osasun-langileen aurkako erasoen aurkako Europako Eguna dela eta, SATSEk azpimarratu du erasoren baten biktima izan diren 300 erizain eta fisioterapeuta baino gehiago artatu direla 2023an, sindikatuak duen doako telefono-zerbitzuaren bidez. 

Kopuru hori 1.019 pertsonara iristen da estatu mailako zerbitzu iraunkor hau martxan jarri zenetik (24 ordu/365 egun). Zerbitzu horrek urgentziaz artatzen du bere jarduera profesionalean eraso bat jasan duen profesionala. 

Erasoak 

Hamar erizainetik zortzik jasan dituzte erasoak beren ibilbide profesionalean, SATSEk egindako inkesten arabera. Fisioterapeuten kasuan, sindikatuak egindako azken galdeketaren arabera, hamarretik sei dira erasotutako profesionalak. 
 
Bestalde, Osasun Ministerioaren "Osasun Sistema Nazionaleko Profesionalen aurkako Erasoei buruzko Txostenaren" datu ofizialek adierazten dutenez, 2022an erizainen aurkako erasoen kopurua ehuneko 15 igo zen. Txosten honek ez du fisioterapeuten aurkako erasoei buruzko daturik jasotzen; beraz, SATSEk Ministerioari eskatzen dio osasun-kolektibo horren errealitatea ere azter dezala. 

Edozein motatako erasoak salatzen dituzten profesionalak guztizkoaren zati txiki bat dira, SATSEren arabera, eta, beraz, beste dei bat egin du indarkeria-ekintzarik gerta ez dadin.  

Osasun-arloko erasoen biktimen % 60 emakumeak dira 36-55 urte bitartean

Azkenik, SATSEk azpimarratu du Erizaintza nagusiki emakumeek betetzen duten lanbidea izatea (% 85) berez indarkeria-gertakariekin lotutako faktorea dela. Izan ere, osasun-arloko erasoen biktimen % 60 emakumeak dira 36-55 urte bitartean.