Ekintza Sindikala

Debabarrena ESI

Intrusisimoa salatzen dugu eta fisioterapia defendatzen dugu Eibarko Ospitalean

Gure salaketa Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari helaraziko diogu, egoera hori zuzen dezan eta fisioterapeuta bat izan dezan.

Eibarko Ospitalean, egonaldi ertain-luzeko zentroa denez, Mugigela izeneko espazio bat dago. Bertan pazienteen oheratzearen eta ospitaleratzearen eragin luzearen ondorio kaltegarriak tratatzen eta arintzen saiatzen dira.

Paziente horiek EZOTko bi profesionalek artatzen dituzte, eta arreta integrala ematea eskatzen zaie. SATSEk uste du ekintza horiek ez direla beren kategoriako konpetentziak.

SATSErentzat, asistentzia-segurtasunak lehentasuna izan behar du, konpetentzien intrusioa arriskutsua izan baitaiteke, bai pazienteentzat, bai profesionalentzat.

SATSEK honako neurri hauek hartu ditu:

  • Debabarrenako ESIko zuzendaritza guztiekin bildu gara, hau da, Erizaintzako Zuzendaritza, Pertsonen Zuzendaritza eta Zuzendaritza Medikoarekin, fisioterapiako profesional baten beharra azaltzeko eta, horrela, ospitale honetako pertsonei diziplina anitzeko arreta aberasteko; hala ere, ez dugu oraindik aldaketa-proposamenik jaso.
  • ESIko fisioterapeuta lankideen ezinegona jasotzen jarraitzen dugu, ikusten baitute beren funtzioak eta eskumenak beste kategoria batek betetzen dituela beharrezko prestakuntzarik gabe.
  • SATSEk fisioterapeuta bat eskatzen du Mugigelaren erabiltzaileei laguntzeko, arreta integrala, kalitatezkoa eta segurua bermatzeko.
  • Gure salaketa Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari helaraziko diogu, egoera hori zuzen dezan eta fisioterapeuta bat izan dezan. Fisioterapeuta baita baliabide erabilgarri eta kontserbadore horri erantzuteko langile gaitua.

Konponbideak behar ditugu!