Dia Internacional de Acción por la Salud de las mujeres

Klimaterioa eta menopausia: emagina, funtsezko figura

Emaginak berebiziko garrantzia du emakumeen bizi-kalitatea hobetzeko bizi-ziklo osoan, baita menopausian ere. Lucia Monzón Lehen Mailako Arretako matrona eta Pilar Mendia SATSE Euskadiko Berdintasun arduraduna elkarrizketatu ditugu.

Día de Acción por la Salud de las Mujeres

Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunean, gogoratzen dugu emakume askok etsipenez egiten dietela aurre etapa "tabu" horren sintomei, zahartzaroarekin eta feminitatearen galerarekin identifikatuz. Lucia Monzón, Bilboko Basurtoko Osasun Zentroko emaginak, kontatu digu emagina leku "seguru eta konfiantzazkoa" izan daitekeela, eta emakumeek banakako balorazioa eta zainketa-plana jaso ditzaketela, etapa hori ahalik eta ondoen bizitzeko. 

 
"Etapa berri bat da, eta horrek, bizitzako fase guztietan bezala, aldaketak dakartza". Itolarriak, sexualitatearen aldaketak, larruazaleko arazoak edo aldaketa emozionalak dira ohiko sintomak, baina Monzonek azpimarratu duenez: "emakume bakoitza mundu bat da, eta guztiek ez dute modu berean bizi; horregatik da garrantzitsua emaginok banakako balorazio pertsonalizatua egitea gure kontsultetan. 

 
Emaginak bizitzaren etapa honetan autozainketari lehentasuna ematearen garrantzia kontatzen digu, "askotan, emakumeok baztertu egiten baitugu, besteak zaintzeari lehentasuna emanez 

 

 

Emagin gehiago

"Oso onuragarria litzateke emagin gehiago izatea, eta guztiz beharrezkoa iruditzen zait. Zenbat eta denbora gehiago eduki, orduan eta hobea izango da arreta ". Luciak emaginek askotan bizi duten gainkarga-egoeraren berri eman digu. Horren ondorioz, kontsulta ez da hain azkar egiten, eta emakumeen jarraipena "daukagun denboran" egin behar da. 

 
Bestalde, emaginaren lana, askotan, haurdunaldiarekin eta erditu ostekoarekin lotzen da, emakumeen bizitza osoan zehar giltzarria denean, klimaterioa eta menopausia barne. 

 

 
Berdintasuna 

 
Euskadiko Erizainen Sindikatuko Berdintasun Arlotik, Pilar Mendia arduradunak salatu du emakumeok osasun-arretan askotan jasaten dugun genero-joera. 

"Emakumeok ez dugu beti behar bezalako arretarik jasotzen jasaten ditugun sintometan". Osakidetzari eskatzen diogu genero-ikuspegia integratzeko eta menopausia bezalako prozesuak behar bezala artatzeko ", azaldu du Mendiak 

 
 
SATSE Euskadiko berdintasun-arduradunak, arreta-falta horren adibide gisa, liken esklosoa jarri du. Emakumeek bizitzan zehar jasaten duten gaitz bat da, eta menopausian larriagotu egin daiteke. "Ezezaguna den gaixotasun bat da, eta pazienteek urteak behar izaten dituzte diagnostikatzeko", ondorioztatu du Mendiak.