Gure aldarrikapenak

Zer aldarrikatzen dugu?

• Akordio arautzaile berri bat negoziatzea eta plantilla handitu eta egonkortzen jarraitzea
• Belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko beharren azterketa
• Ratio egokiak ezartzea, lan-kargak hobetzeko eta talentua erakartzeko.
• Asistentzia-jarraitutasuna eta kontziliazioa bermatuko dituen kontratazio proaktibo, egonkor eta iraunkorreko politika
• Osakidetzako hautaketa- eta hornidura-prozesuak arintzea. EPEak, kontratazioa
• Lan-baldintzak, lan-kargak eta ikusgarritasuna hobetzea Lehen Mailako Arretan
• Eskari-asistentziala kudeatzeko profesionalekin adostutako protokoloa diseinatzea
• Krisi ekonomikoaren testuinguruan egindako murrizketak itzultzea.
• Profesionalen arteko diskriminazioarekin amaitzea, eremu guztietako desberdintasun guztiak zuzenduz.
• Osakidetzako Lanpostu Funtzionalen Dekretua berrikustea, espezialitate, lanpostu berri eta gaitasun guztiak sartzeko eta aitortzeko.
• Erizainei segurtasun juridikoa emateko elkarlaneko preskripzio-gidak onartzea.
• Familia eta lana bateragarri egitea erraztuko duten neurrien negoziazioa eskatzen jarraituko dugu: 50 orduko neurria senide bakoitzeko, murrizketetan eredua ezartzeko aukera
• Borondatezko erretiro aurreratua hartzeko eskubidea aitortzea.
• Diskriminaziorik gabeko lanbide-sailkapena, gure prestakuntzarekin eta erantzukizunarekin bat datorrena
• Gure lan-baldintzen gogortasuna aitortzea, profesional bakoitzari bere lan-bizitzan hobekuntza progresiboak aplikatuko dizkion lan-ibilbidea ezarriz.