Sendagai arriskutsuei buruzko prestakuntza jardunaldia
Ordezkari sindikalei sendagai arriskutsuekin lan egiteak ekar dezakeen arriskuez informatu eta prestakuntza egokia emate aldera, SATSE Euskadik gai prestakuntza jardunaldia antolatu du sendagai arriskutsuei buruzko estrategiaren baitan. Hala, ordezkariek jasotako ezagutzak transmitituko dituzte euren osasun zentroetan.
Euskadiko Erizaintza Sindikatuak prebentzio neurriak exijitu dizkie enpresa zein administrazioei eta erizainak babesteko eskatu die. Carmen Vide SATSE Euskadiko Lan Osasun arduradunak “formazio eta informazio falta” salatu du. Izan ere, ospitale handietan, zenbait unitatetan eta sendagai zehatz batzuekin (2. taldea kantzerigenoa eta 3. taldea) egindako ikerketa batek agerian utzi du Erizaintzako profesionalek ez dutela sendagai arriskutsuei buruzko inolako prestakuntzarik jasotzen. “Besteak beste, erizainen babeserako baliabideak falta dira, ez dago sendagaien prestaketaren inguruko informaziorik…”. Videk adierazi duenez, jada Lan Ikuskatzailetzara bidali dute Euskadiko erizainen egoerari buruzko txostena.
Gai honen inguruko prestakuntza edukitzea “ezinbestekoa” dela uste du Nuria de Rios Gurutzetako Ospitaleko ordezkariak. “SATSEko ordezkari gisa sendagaien inguruko formazioa izatea oso garrantzitsua da, hala, gainontzeko lankideei transmititzeko”. SATSE Euskadik egindako ikerketako datuek islatzen duten bezala, De Riosek azaldu du erizainek ez dutela “inolako formaziorik”, eta profesional hauek egunerokotasunean egiten dutela lan mota horretako sendagaiekin, “arriskutsua izan arren”. “Jendeak ez daki eskuetan zer duen ezta babeserako zer neurri eskatzeko eskubidea duen. Beharrezkoa da Osakidetzari neurri egokiak har ditzala exijitzea”, adierazi du ordezkari sindikalak.