Albisteak
Ikusgarritasuna
Jarraipen zabala bi greba egun eta manifestazioetan
22.05.23 | Euskadi
Urteak daramatzagu Osakidetzaren prekarietatea eta desegitea, inposizioak, eskubideen murrizketa, negoziazioaren blokeoa eta ondorioz asistentziaren kalitatea okertzea salatzen.
Lanuzteek iraun duten egunetan, mobilizatu egin gara osasun-zentroen eta ospitaleen ateen aurrean, eta, amaitzeko, hiru manifestazio jendetsu egin ditugu EAEko hiru hiriburuetan. Garaiz eta segurtasunez lan egin nahi dugu, eta euskal gizarteak merezi duen arreta humanizatua eskaini.
SATSEtik salatu nahi dugu Osakidetza bere profesionalen grebarako eskubidea oztopatzen saiatu dela mugimendu eta neurri ugarirekin, grebaren jarraipenari buruzko datu partzialak emateaz gain. Hala ere, jarraipena garrantzitsua izan da, eta profesionalok argi eta garbi esan diogu Osakidetzari nazkatuta gaudela inposizio-dinamika horrekin; izan ere, lehen jardunaldian langileen % 50ek egin genuen bat grebarekin, eta bigarrenean % 65era igo zen.
Sindikatutik zuen babesa eskertu nahi dizuegu, erizainek eta fisioterapeutek egindako deiei erantzun diezuelako.
Horregatik, mobilizatzen jarraituko dugu, gure eskubideak eta negoziazio kolektiboa benetako lehentasun bihurtu arte. Gure aldarrikapenen artean daude erosteko ahalmena berreskuratzea, karrera profesionala berehala deitzea, hautaketa-prozesuak bizkortzea (2018-19ko EPEa ebaztea, esaterako) edo pertsonalean egiten den inbertsioa handitzea gainkargarekin eta prekarietatearekin amaitzeko.
Osakidetzaren arazoek badute konponbidea, baina, horretarako, Euskal Osasun Zerbitzuak errotik aldatu beharko luke lan-harremanen dinamika, eta negoziazioa berreskuratu. Ez gaude prest oinarrizko eskubideak alde batera uztea onartzeko, besteak beste, negoziazio kolektiboa eta pertsonen osasuna. Horregatik, norabide aldaketarik ez badago, mobilizazioekin jarraituko dugu.
Interesgarria izan dakizuke
26.10.23 | Euskadi