Albisteak
Garapen Profesionala
Osakidetzan prestakuntzarako eta birziklapen profesionalerako laguntzak: Eskabideen zerrenda
07.11.23 | Euskadi
Azaroaren 3an, honako hauek argitaratu dira: dokumentazio osoa duten eskaeren zerrenda, zuzenketa behar duten eta/edo deialdiko baldintzak betetzen ez dituzten eskaeren zerrenda, eta Osakidetzako etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko laguntza-programaren informazio gehigarria aurkeztea eskatzen duten eskaeren zerrenda.
Eskabideak argitzeko, erreklamatzeko eta zuzentzeko epea: 10 egun baliodun, argitaratu eta biharamunetik aurrera (2023ko azaroaren 6tik 17ra).
Prestakuntza-ikasketak
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko laguntza-programa
Helburua
Laguntzak ematea osasun-arloan, alderdi klinikoetan nahiz kudeaketakoan eta administraziokoan, etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko prestigio handiko zentro edo erakunde nazionaletan; estaldura-aldi honetan amaitutako prestakuntzetarako emango dira laguntzak: 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra
Erreklamatzeko epea
2023ko azaroaren 6tik 17ra
Interesgarria izan dakizuke
22.11.23 | Euskadi
Ikasketetarako eta etengabeko prestakuntzarako laguntzak Arabako ESIan
14.11.23 | Euskadi