Enplegua

Osasun-prestakuntza espezializatuko tutoreak akreditatzeko prozeduraren deialdia

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 15ean hasi eta 2024ko abenduaren 30ean amaituko da
Alumnado de enfermería

2024ko otsailaren 14an, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 30eko Ebazpena argitaratu da. Horren bidez, osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusiak akreditatzeko eta berrakreditatzeko prozedurarako deialdia egiten da (2024).

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 15ean hasi eta 2024ko abenduaren 30ean amaituko da.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formulario normalizatuaren bidez (https://www.euskadi.eus/y22-home/es/), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 28. artikuluaren lehen paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Argitalpen osoa hemen