Albisteak
Ikusgarritasuna
Euskadiko prestakuntza: sexu- eta genero-aniztasuna eta osasun-arreta
15.05.23 | Euskadi
Helburua:
Osasuna (fisikoa eta mentala) sexu- eta genero-aniztasunetik aztertzea, osasun-determinatzaile sozialen ereduan oinarritutako azterketa-esparru batetik abiatuta:
• LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutzea osasunaren esparruan, haien bizipenetan, arazoetan eta beharretan oinarrituta.
• Sexu- eta genero-aniztasunarekin hobeto bat datorren eta errespetatzen duen praktika klinikoa sustatzea
Irakaslea:
Inmaculada Mujika Flores, Soziologian eta Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta ALDARTE Fundazioko zuzendarikidea.
Metodologia:
Aurrez aurre, 16:00etatik 19:00etara izango da.
Metodologia parte-hartzailea eta aktiboa erabiliko da talde txikietan, gogoeta lasaia eta partekatua egiteko. Eguneroko hizketaren kontzeptuak aztertzea eta zalantzan jartzea. Batera jarritako ideien eztabaida, konfrontazioa eta garapena. Kasu praktikoak eta horien perspektiba aztertzea.
Lekuak:
• Araba: SATSEren egoitzan (ekainaren 27an)
• Bizkaia: SATSEren egoitzan (ekainaren 28an)
• Gipuzkoa: Arima hotelean (ekainak 29)
Kostua:
- Doakoa afiliatuentzat.
- 80€ ez afiliatuentzat (itzultzeko aukerarik gabe)
Inskripzioa: 2023komaiatzaren 15etik ekainaren 16ra, probintzia bakoitzeko inskripzio-plataformatik:
https://cursos.satse.es//alava
https://cursos.satse.es//vizcaya
https://cursos.satse.es//gipuzkoa
Egiaztatzea eskatut
Interesgarria izan dakizuke
22.11.23 | Euskadi
Ikasketetarako eta etengabeko prestakuntzarako laguntzak Arabako ESIan
22.11.23 | Euskadi