Enplegua

EPE GOFE Erizaintza: proba prestatzeko ikasketarako on-line espazioa

Esklusiboa eta doakoa SATSEren afiliaziorako. Erizaintzako EPEerako hainbat baliabide eskaintzen dira zure erritmoan ikasteko

Euskadiko Erizaintza Sindikatuak, FUDEN Erizaintzaren Garapenerako Fundazioarekin elkarlanean, ikasketarako laguntza espazio bat sortu du FUDENen campus birtualean, Arabako Gizarteko Ongizaterako Foru erakundko (GOFE) Enplegu Publikoko Eskaintza prestatzeko.

Espazioak honako baliabideak izango ditu:

Gomendatutako bibliografietan agertzen diren estekak
Osakidetzaren azken EPEko gai komunak eta/edo antzekoak Aldundien gai-zerrendan
• Legeak eta araudia
• Deialdien oinarriak eta deialdiari buruzko argitalpenen abisuak
• Ikasteko lagungarri izan daitezkeen beste baliabide didaktiko eta esteka interesgarri batzuk

Baliabide hauek modu autonomoan kudeatu ahal izango ditu ikasleak, norberaren ikasketa erritmoa zehaztuz.  Ez da zalantzen fororik ezta tutorizaziorik egongo.

Erizainei zuzendutakoa (afiliatuentzat soilik).

Prezioa: Dohainik

IZEN-EMATEA

Epea: Behin-betiko zabalik

Eman izena esteka honetan:  https://micuenta.fuden.es/

1. Hortik aurrera, erabiltzailea eta pasahitza (NANa letrarik gabe eta pasahitza AFILIAZIO ZK.) erabili beharko dituzu.
2. Oposaketen atalera sartu eta mapan Euskal Autonomia Erkidegoko eremua aurkitu: IFBS