Enplegua
EPE GUFE Erizaintza eta Fisioterapia: probak prestatzeko ikasketarako on-line espazioa
05.03.24 | Euskadi
Euskadiko Erizaintza Sindikatuak, FUDEN Erizaintzaren Garapenerako Fundazioarekin elkarlanean, ikasketarako laguntza espazio bat sortu du FUDENen campus birtualean, Bizkaiko (GUFE) Foru Aldundietako Enplegu Publikoko Eskaintza prestatzeko.
Espazioak honako baliabideak izango ditu:
• Gomendatutako bibliografietan agertzen diren estekak
• Osakidetzaren azken EPEko gai komunak eta/edo antzekoak Aldundien gai-zerrendan
• Legeak eta araudia
• Deialdien oinarriak eta deialdiari buruzko argitalpenen abisuak
• Ikasteko lagungarri izan daitezkeen beste baliabide didaktiko eta esteka interesgarri batzuk
Baliabide hauek modu autonomoan kudeatu ahal izango ditu ikasleak, norberaren ikasketa erritmoa zehaztuz. Ez da zalantzen fororik ezta tutorizaziorik egongo.
Erizainei eta Fisioterapeutei zuzendutakoa (afiliatuentzat soilik).
Prezioa: Dohainik
IZEN-EMATEA
Epea: Behin-betiko zabalik
Eman izena esteka honetan: https://micuenta.fuden.es/
1. Hortik aurrera, erabiltzailea eta pasahitza (NANa letrarik gabe eta pasahitza AFILIAZIO ZK.) erabili beharko dituzu.
2. Oposaketen atalera sartu eta mapan Euskal Autonomia Erkidegoko eremua aurkitu: IFAS
Interesgarria izan dakizuke
06.11.23 | Euskadi
GUFE 2021-2022 EPE: Ohiko deialdia argitaratu da
10.01.24 | Euskadi
EPE GUFE: 2023ko Ohiko Deialdia eta Erizaintza eta Fisioterapia Egonkortzea
05.03.24 | Euskadi