Albisteak
Enplegua
EPE Osakidetza 20-21-22+E Erizaina: Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak
28.07.23 | Euskadi
Osakidetzak erizaina kategorian onartuen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ditu enplegu publikoaren aplikazioan.
Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpenak argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
GARRANTZITSUA!!! 10 egun balioduneko epea hasten da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskakizunak eta merezimenduak alegatzeko, prozesua arautzen duten oinarri orokorren 12.1.1 puntuak adierazten duen bezala.
Baldintzak eta merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea: 2023ko uztailaren 28tik abuztuaren 10era, biak barne.
Dokumentazioa
Ez da beharrezkoa izango Osakidetzaren informazio elektronikoan agertzen den dokumentazioa aurkeztea. Informazio horrek Osakidetzan erregistratutako informazioa izango du, honako hauei buruzkoa:
- Osakidetzan eta beste herri-administrazio batzuetan emandako zerbitzuak
- Hizkuntza-eskakizunak
- IT Txartelak
- Formakuntza
- Formakuntza
Informazio honetan ez dauden gainerako merezimenduak erregistro bidez aurkeztu beharko dira aurreikusitako epean. Gogoratu! Gainerakoa baliozkotuta egon arren, honako hauek ere entregatu behar dira:
- NAN (12.1.1)
- Desgaitasun-ziurtagiria, hala badagokio (12.1.1 D)
- Emandako zerbitzuen lotura, hala badagokio (12.1.1 H)
Kontuan izan: Ezin dizute ukatu dokumenturik jasotzea, leku batzuetan arazoak antzeman dira dokumentazioa entregatzerakoan.
Informazio horri buruzko erreklamazioa epe berean aurkeztu ahal izango da.
Goian, eskuinean, sartu eta bete ezazu zure NANa eta pasahitza (izena eman LEPean edo, Osakidetzako langilea bazara, indarrean daukazuna).
'Prozesua' atalean, hautatu EPE 2020-2021-22+E eta dagokion kategoria. Behealdean, 'deialdi-oharrak', kontsultatu beharreko zerrenda duen PDFa aurkituko duzu.
Interesgarria izan dakizuke
02.05.23 | Euskadi