Lana

SATSE Euskadik deitutako lehen greba-egunaren jarraipen garrantzitsua

Eskerrik asko laguntzeagatik!
Manifestacion huelga 25 octubre BIlbao

Euskadiko Erizainen Sindikatutik zorionak ematen dizkiegu SATSEk, ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuekin batera deitutako grebetan eta mobilizazioetan parte hartu duten profesionalei. 

Lehen geldialdi horrek jarraipen zabala izan du. Horren adibide garbia izan da eguerdian hiru euskal hiriburuetan deitutako manifestazioetan 30.000 pertsona baino gehiagok parte hartu izana. 

Gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak

Ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan dira

Osakidetzan, ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan direla eta grebaren jarraipena baldintzatu dutela salatzen dugu. 

Oztopoak oztopo, milaka eta milaka langile publikok zerbitzu publikoen gainbehera salatu dute, eta kalera atera dira zerbitzu publikoak benetan indartzeko eta hamarkadetan eguneratu gabeko lan-hitzarmenak adosteko eskatzeko.  

Zer aldarrikatzen dugu? 

SATSEk eskatzen du erosteko ahalmena berreskuratzea, lan-osasuna bermatzea, erretiroa aurreratzea, enplegua finkatzeko prozesuak ezartzea, benetako behin-behinekotasuna %8koa izan dadin, eta genero-berdintasuna lortzeko benetako neurriak hartzea. 

 Horregatik guztiagatik, datorren abenduaren 19an berriro hustuko ditugu lantokiak eta kaleak beteko ditugu.  

Gure esku dago hori lortzea. 

Datorren abenduaren 19an, denok grebara!