Albisteak
Garapen Profesionala
Egiaztatzeko probetarako onartutako pertsonen behin betiko ebazpena
2024ko lehen deialdia. Idatzizko azterketak apirilaren 20an izango dira Barakaldoko BECen
15.03.24 | Euskadi
IVAPen webgunean argitaratu da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako behin betiko onartutako eskabideak onartzen dituena.
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ipini ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, berau IVAPeko webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Azterketa
Idatzizko azterketak apirilaren 20an izango dira Barakaldoko BECen
Hauek dira azterketa egiteko orduak eta pabilioak, perfilka:
- 1. HE: 13:30ean, 6. pabiloian
- 2. HE : 13:00etan, 5. pabiloian
- 3HE: 09:00etan, 5. pabiloian
- 4. HE: 09:00etan, 6. pabiloian
Prozesuari buruzko informazio guztia IVAP-en web-orrian ikus daiteke.
Interesgarria izan dakizuke
19.07.23 | Euskadi
2023-2024 euskara ikastaroak: onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
14.11.23 | Euskadi