Albisteak
Garapen Profesionala
Hizkuntza eskakizunen 2023ko bigarren deialdia: behin-behineko emaitzak
29.12.23 | Euskadi
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Emaitzak».
Erreklamazioak eta azken emaitzak
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Erreklamazioak egiteko epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 30etik urtarrilaren 5era, izango da, biak barne.
IVAPeko Ebaluazio arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasuaren arabera), eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioekin jakinaraziko da.
IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde honek darabilen ebaluazio-mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa), eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).
Garrantzitsua
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak:
Erreklamazioak egiteko epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 30etik urtarrilaren 5era, izango da, biak barne.
Interesgarria izan dakizuke
07.11.23 | Euskadi
Osakidetzako euskara ikastaroak 2022-2023: bigarren deialdia
01.12.23 | Euskadi