Garapen Profesionala

OSAKIDETZA: 2025eko Prestakuntza Jarraitzeko Laguntzen eskaeren aldi baterako zerrenda argitaratu da

Osakidetzak aurkeztutako eskaera guztiak, osorik daudenak, zuzenketa beharko dutenak eta informazio osagarria aurkeztu behar dutenak jasotzen dituen zerrenda argitaratu du. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Osakidetzak bere webgunean argitaratu du 2025eko Prestakuntza Jarraitzeko – Profesionalen Birziklapenerako Laguntzen deialdian aurkeztutako eskaeren aldi baterako zerrenda. Zerrenda horretan jasotzen da:

  • Dokumentazio osoa duten eskaeren zerrenda.
  • Zuzenketa edo osaketa behar duten eskaerak.
  • Deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak.
  • Eta informazio osagarria aurkeztu behar duten eskaerak.

Zuzenketak egiteko edo erreklamazioak aurkezteko epea

Erreklamazioak aurkezteko, zuzenketak egiteko edo beharrezko dokumentazioa gehitzeko epea 10 lanegunekoa da, zerrendak argitaratu diren hurrengo egunetik hasita.
Beraz, epea izango da 2025eko azaroaren 17tik 28ra, biak barne.

SATSE Euskaditik oroitarazten dizuegu garrantzitsua dela zure egoera zerrendetan egiaztatzea eta dokumentazioa epean osatzea, azken ebazpen-fasean bazterketak saihesteko.

Zerrenda osokoak eta zuzenketa egiteko jarraibideak Osakidetzaren Intranet-ean kontsulta daitezke.