Lana

SATSEk udan erizainen eta herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak eskatu dizkie Osakidetzako Emergentziei

Kudeaketa txarrak lantalde osatugabeak eragiten ditu anbulantzietan, eta langilerik eza Osasun Kontseiluan. Beharrezkoa da absentziak betetzea eta protokolo eguneratuak ezartzea, kalitatezko arreta bermatu nahi bada

Euskadiko Erizainen Sindikatuak salatu duenez, Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak ez du udarako jarduera plan argirik, langile falta larriagotu egiten den epean. Egoera larri hori arintzeko berehalako neurriak eskatu ditu sindikatuak, "erizainen segurtasuna eta euskal herritarren asistentzia kalitatea bermatu nahi bada".

"Emergentzietako Zuzendaritzaren kudeaketa txarraren ondorioz, ez da estaldurarik izan uda honetan". Ondorioz, anbulantziek ez dute lantalde osoak, eta Koordinazio Zentroak eta Osasun Kontseiluak ohiko profesionalik gabe egingo dute lan", azaldu du SATSEk.

"Zerbitzu honen arretaren kalitatea mantendu nahi badugu, premiazkoa da Zuzendaritzak absentzien estaldura bermatzea eta taldeak langile guztiekin egotea", iragarri du sindikatuak.

Protokolo eguneratuak

Era berean, SATSErentzat, talde bat osorik ez dagoenean eta lan egiteko modua aldatzen denean, protokolo xehatuak eta eguneratuak eduki behar dira, baldintza horietan egin beharreko jarduerak argi eta zehatz arautzeko. "Bestela, profesionalen eta herritarren segurtasuna kolokan jartzen ari gara", azaldu du SATSEk.

Ildo horretan, kontingentzia plan zehatzik eta eguneraturik ez dagoela salatu du sindikatuak: "Osakidetzari ezin zaio onartu bere langileak eta herritarrak informazio eta jarraibide argirik gabe uztea", gaineratu du sindikatuak.