Enplegua

Osakidetzaren lekualdatze-lehiaketa: emagin eta fisioterapeuten akatsen zuzenketa

Ebazpena aldatzea aurreikusita dago eta horrek data berria ekarriko du,baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatzeko eta destinoak aukeraketzeko
Logotipo de  Concurso de Traslados de Osakidetza

2023ko maiatzaren 16an argitaratu zen EHAAn Osakidetzako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdiaren ebazpena, besteak beste, emagin eta fisioterapeutena.

2023ko ekainaren 6ra arteko epea ezarri zen destinoak eskatzeko eta/edo indarrean dagoen eskabidea aldatzeko, bai eta betekizunak eta merezimenduak alegatzeko ere.

Hala ere, ekainaren 1ean, osteguna, Osakidetzak jakinarazi du Fisioterapeuten eta Emaginen deialdiari dagokionez, Ebazpena aldatzea aurreikusita dagoela, eta horrek data berria ekarriko duela baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destinoen aukeraketa egin edo aldatzeko.

Beraz, Emaginen eta Fisioterapeuten kategoriarako deialdiari dagokionez, zuzenketa hori argitaratzea aurreikusten da, eta hori gertatzen denean jakinaraziko dizuegu.

Jarri harremanetan gurekin!

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin edo probintzia-egoitzarekin.