Lana

2023-24-25 EPE. Erizaintzako espezialitateak (2.fasea):Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu da.

Aipatutako ebazpenen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 8tik 2026ko uztailaren 21era bitartekoa izango da, biak barne.SATSEk erizain espezialisten eskura jarrri du EPEaren oinarrizko campuserako doako sarbidea 

2026ko uztailaren 7an, EPE 2023-2024-2025 webgunean argitaratuko dira onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda jasotzen duten ebazpenak, honako kategoria hauei dagozkienak:

•  LAN-OSASUNEKO ERIZAINA

•  OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

•  EMAGINA

 
Nola egiten dut erreklamazioa? 

Aipatutako ebazpenen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 8tik 2026ko uztailaren 21era bitartekoa izango da, biak barne, eta EPE 2023-2024-2025 hurrengo estekan 2023-2024-2025 EPEren Erreklamazioak eta gora jotzeko errekurtsoak - Profesionalak 
 
Noiz egiaztatu behar ditut eskakizunak eta merezimenduak curriculum vitae-n?

Eskakizunak eta merezimenduak egiaztatzeko epea 15 egun baliodunekoa izango da, onartutakoen BEHIN BETIKO ZERRENDAREN ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

 

Nola prestatuko dut azterketa?

SATSEk erizain espezialisten eskura jarrri du EPEaren oinarrizko campuserako doako sarbidea, bateria komunaren eta espezifikoen erantzunak barne, baita 2 simulakro ere, proba prestatzeko aukera emanez.

 
Era berean, OPOFUDENen campusa ere eskuragarri dago, entrenamendua zabaldu eta azterketaren funtsezko edukiak indartu nahi dituztenentzat, entrenamendu praktiko batekin eta eduki aurreratuetarako sarbidearekin.

Dagoeneko eskura dituzu bi kanpusetan Osasun Mentaleko Erizainaren eta Emaginen gaitegi espezifikoak. Lan Osasuneko Erizainarena amaitzen ari gara, berehala izango duzu eskuragarri.  
 
AURREZ IZENA EMAN https://cursos.satse.es/euskadi web orrialn sartuta 

Aprobetxatu aukera hau: praktikatu lasai eta lortu zure emaitzarik onenak.