Albisteak
Garapen Profesionala
SATSE Bizkaia ikastaroa: Sarbide baskularrak
02.04.24 | Euskadi
Helburuak:
- Sarbide baskularren motak ezagutzea eta bereiztea.
- Paziente, egoera eta terapia bakoitzarentzat sarbide baskular egokia aukeratzea.
- Material motak eta horien erabilera identifikatzea.
- Kateterrekin eta zain barneko terapiarekin lotutako konplikazioak ezagutzea.
- Egungo ebidentzia zientifikoan oinarritutako gomendioen erabilera sustatzea.
Irakasleak:
• Angela Outon: Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Zain Barneko Terapia Taldeko erizaina. Sarbide baskularretan aditua.
• Irune Crespo: Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko zainbarneko terapia-taldeko eta eguneko ospitale medikoko erizaina. Sarbide baskularretan aditua.
Metodologia: Aurrez aurrekoa (06 ordu). Ikastaroak edukien azalpen-zati bat eta partaidetza-dinamika bat izango ditu, adibideak, kasu-egoerak eta balizko esku-hartzeak azalduz, eztabaida eta hausnarketa sustatuz.
Klaseak ARRATSALDEZ egingo dira 16:00etatik 19:00etara. 10 minutu lehenago joan behar da, sinatzeko eta materiala entregatzeko. Eta apirilaren 23an eta 24an egingo da, SATSEren Bizkaiko egoitzan.
Kostua: Doakoa afiliatuentzat. Izena emateko unean 20 €-ko fidantza behar da eta "itxaron-zerrendan" sartuko zara. Fidantza osorik itzuliko da ikastaroa amaitu ondoren. Edukiera gainditzeagatik onartzen ez diren pertsonei ere osorik itzuliko zaie, baita ikastaroa hasi baino 24 ordu lehenago bertaratzen ez direla jakinarazten dutenei.
• 100 €afiliatu gabekoentzat (itzultzeko aukerarik gabe)
Inskripzioa: 2024ko apirilaren 2tik 12ra
Informazio guztia eta izena ematea hemen: https://cursos.satse.es//vizcaya
Interesgarria izan dakizuke
02.04.24 | Euskadi
Bizkaiko prestakuntza: Haur abusuak prebenitzeko ikastaroa - 4. edizioa
05.04.24 | Euskadi