Berriak
Enplegua
SAP transexualitate zerbitzua: erizain 3 lanpostu betetzeko deialdia ireki da
23.02.26 | Euskadi
Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Lehen Mailako Atentzioa koordinatzeko Zuzendariordetzan, SAP Transexualitate Zerbitzuan erizain 3 lanpostu betetzeko deialdia ireki da, honako hauetarako:
• Salburua Osasun Zentroa (Gasteiz)
• Deustuko Osasun Zentroa (Bilbo)
• Alde Zaharra Osasun Zentroa (Donostia)
Lanaldia % 50 goizez eta % 50 arratsaldez izango da, eta 2. HE beharko da (derrigortasun-data: 2025/12/16).
Lehentasun-hurrenkera honako araudi honen araberakoa izango da: Behin Betiko Barne Mugikortasuna Zuzendaritza Nagusian – Aldi Baterako Barne Sustapena Zuzendaritza Nagusian – Zerbitzu Batzordea – Zentroen arteko Aldi Baterako Barne Sustapena.
Zerbitzu-eginkizunak eskatzen dituztenek, gainera, honako hauek egiaztatu beharko dituzte:
• Sexu-aniztasunari eta/edo generoari buruzko prestakuntza eta/edo esperientzia.
• Haurrak eta nerabeak zaintzeko prestakuntza eta/edo esperientzia.
• Lankidetza-jarduerak interes-taldeekin.
• Sexu-aniztasunari eta/edo generoari buruzko irakaskuntza eta ikerketa.
Eskaera egiteko epea 2026ko martxoaren 2ra arte.
Kontsultatu informazio guztia ebazpenean:
https://www.osakidetza.euskadi.eus/comisiones-servicios-2026/webosk00-procon/es/
Interesgarria izan dakizuke
14.02.25 | Euskadi
Azterketa medikoari buruz jakin behar duzun guztia, EPEan plaza lortu baduzu
23.01.26 | Euskadi