Ikusgarritasuna

Erizainek muga dugu: mobilizazioekin jarraitzen dugu

Osakidetzako prozesuetan izan diren akats eta atzerapen ugariek erizainak egoera onartezin batera eraman dituzte eta horregatik jarraitzen dugu kontzentrazioen egutegiarekin: ostegun honetan, maiatzak 22, 11:00etan Txagorritxu Ospitalean. Zure parte hartzea beharrezkoa da, erizaintzak behar zaitu!

• Hautaketa-prozesuak astiro ebazteak eta kontratazioa modu negargarrian kudeatzeak egoera onartezina eta gure lankideentzat adimen- eta emozio-karga handikoa ekarri digu. EPEko 2 prozesuak ebazteke jarraitzen dugu, Osakidetzak asteak baitaramatza betetzen ez diren behin-behineko egutegiak argitaratzen.

• Hilabeteak kontratazio-zerrendak eguneratzeko zain egon ondoren, azkenean argitaratzen direnean, hainbat akatsekin egiten dute, kudeaketan gorabeherak, erreklamazio etengabeak eta masiboak, segurtasunik eza eta gardentasunik eza sortuz.

• Bitartekotasunen eta lekualdatzeen eskaintza ez da existitzen

Hori dela eta, hurrengo mobilizazioa ostegun honetan, maiatzaren 22an, izango da, 11:00etan, Txagorritxu Ospitalean. Zure parte hartzea beharrezkoa da egoera larri hau salatzeko eta Osakidetzari gure gogaitasuna adierazteko.


Elkarrekin indartsuagoak gara. Mugi zaitez zure eskubideen alde!