Albisteak
Garapen Profesionala
Hizkuntza eskakizunen 2023ko bigarren deialdia: behin-betiko emaitzak
30.01.24 | Euskadi
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben 2023ko bigarren deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratu dira.
Interesdunek Azterneten kontsultatu beharko dituzte nork bere azterketen behin betiko emaitzak,eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitzak ere: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) > Emaitzak».
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsorik jarri nahi izanez gero, Azterneten bidez aurkeztu beharko da, epe horren barruan: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2023-08-01) > Erreklamazio edo errekurtso berria».
Informazio guztia IVAPen webgunean kontsulta daiteke.
Interesgarria izan dakizuke
19.07.23 | Euskadi
2023-2024 euskara ikastaroak: onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
07.11.23 | Euskadi