Enplegua
Osakidetza-Erizainaren lekualdatze-lehiaketa: destinoen eskaintza
Baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destinoen aukeraketa egiteko edo aldatzeko epea: abuztuaren 4ra arte
14.07.26 | Euskadi
2026ko uztailaren 14an, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpena argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten erizain kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza argitaratu da.
ESKATZEKO EPEA:
- CTAPean parte hartzeko aplikazioa beti dago irekita, eta edozein unetan aldatu ahal izango da, baina uneko ziklorako ezarritako epea (2026ko abuztuaren 4a ) amaitu arte aukeratutako edo aldatutako destinoak soilik hartuko dira kontuan.
- Halaber, abuztuaren 4an izango da baldintzak betetzeko eta merezimenduak alegatu eta baloratzeko epea (egun horretan CVan sartu eta balidatu ez dena ez da ziklo horretarako zenbatuko).
- Egiten den eskabidea eta haren aldaketa indarrean egongo dira eta baliozkoak izango dira destinoren bat esleitu arte edo lantokiko zentroari uko egin arte. Azken hori destinoak esleitzeko behin-behineko ebazpenaren aurkako alegazioen azken egunera arte egin daiteke.
Izen-ematea:
Izen-ematea Osakidetzaren webguneko "Lekualdatze Lehiaketa Irekia eta Iraunkorra" aplikazioaren bidez egin ahal izango da.
Hemen ikus ditzakezu ebazpen osoak:
CTAParen faseen eskema, informazio garrantzitsuenarekin.
Interesgarria izan dakizuke
11.07.24 | Euskadi
Kontratazio zerrenda. Erizaina, erizain espezializatuak eta Fisioterapeuta.
22.07.24 | Euskadi