Enplegua

Osakidetza-Osasun mentaleko erizain, fisioterapeuta eta emaginaren lekualdatze-lehiaketa: destinoen eskaintza

Baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destinoen aukeraketa egiteko edo aldatzeko epea: uztailaren 22ra arte

2026ko uztailaren 1ean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpena argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten osasun mentaleko erizain, fisioterapeuta eta emagin kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza argitaratu da.

ESKATZEKO EPEA:

  • CTAPean parte hartzeko aplikazioa beti dago irekita, eta edozein unetan aldatu ahal izango da, baina uneko ziklorako ezarritako epea (2026ko uztailaren 22a) amaitu arte aukeratutako edo aldatutako destinoak soilik hartuko dira kontuan.
  • Halaber, uztailaren 22an izango da baldintzak betetzeko eta merezimenduak alegatu eta baloratzeko epea (egun horretan CVan sartu eta balidatu ez dena ez da ziklo horretarako zenbatuko).
  • Egiten den eskabidea eta haren aldaketa indarrean egongo dira eta baliozkoak izango dira destinoren bat esleitu arte edo lantokiko zentroari uko egin arte. Azken hori destinoak esleitzeko behin-behineko ebazpenaren aurkako alegazioen azken egunera arte egin daiteke.

Izen-ematea:

Izen-ematea Osakidetzaren webguneko "Lekualdatze Lehiaketa Irekia eta Iraunkorra" aplikazioaren bidez egin ahal izango da.

Hemen ikus ditzakezu ebazpen osoak:

CTAParen faseen eskema, informazio garrantzitsuenarekin.

Adi gure abisuei! 
Datorren uztailaren 14an erizain kategoriaren ebazpena EHAAn argitaratzea aurreikusten da